Ekonomia -

Errenta kanpaina 2020

Gipuzkoak 5,3 milioi euroko saldo positiboarekin amaitu zuen 2020ko Errenta kanpaina

Guztira 255.158 aitorpen egin dira, eta haietatik % 66,5, itzultzekoak izan dira, batez beste 1050 euro zergadun bakoitzari.

2020 Errenta Kanpainari buruzko prentsaurrekoa. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
2020 Errenta Kanpainari buruzko prentsaurrekoa. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
2020 Errenta Kanpainari buruzko prentsaurrekoa. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Ogasunak 268 milioi euro itzuli ditu eta 273 milioi euro jaso ditu duela bi aste amaitu zen 2020ko Errenta kanpainan. Emaitza 5,3 milioi euroko saldo positiboa izan da Foru Aldundiarentzat, "historian bigarren aldiz positiboa", baina 2019ko kanpainako emaitza baino 14,9 milioi euro txikiagoa. Zergadunek guztira 383.650 aitorpen aurkeztu dituzte kanpaina honetan, iazko kopuru "ia berdina".

Jokin Perona Ogasun eta Finantza diputatuak "poztasuna" adierazi du, "bai kuantitatiboki bai kualitatiboki", eta "balorazio positiboa" egin du.

Ogasunak 268 milioi euro itzuli ditu, iaz baino 16,4 gutxiago, eta 273,3 milioi euro jaso ditu, aurreko urtean baino 31,3 milioi gutxiago. Saldoa 5,3 milioi eurokoa da: 2019ko Errentan baino 14,9 milioi euro gutxiago dira, baina 2018koan baino 22,1 milioi euro gehiagokoa.

"Zifra horiek adierazten dute, 2020an, gure ekonomiak eta lan-merkatuak uste baino hobeto eutsi ziotela covid-19ak eragindako krisiari", azpimarratu du Peronak, eta "Gipuzkoa osorako albiste positiboa" dela gaineratu du.

Guztira, 255.158 aitorpen itzuli behar izan dituzte (guztien % 66,5), eta Ogasunak 268 milioi euro itzuli ditu, batez beste 1.050 euro zergadun bakoitzari. Gainerako 128.462 aitorpenak Ogasunari ordaindu behar izan dizkiote, 273,3 milioi guztira. Aitorpen guztien % 33,5 izan dira, eta zergadunek, batez beste, 2.128 euro sartu dituzte lurraldeko zerga-administrazioan.

Bestalde, Ondarearen gaineko Zergaren kanpainari dagokionez, Ogasunak ez du 2019ko kanpainaren emaitza hobetu, baina "oso gertu" geratu da, "historiako hirugarren kanpainarik onena" itxita. Guztira, 65,9 milioi euro jaso dira, aurreko kanpainan baino 1,1 milioi gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Errenta aitorpena datak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak