Ekonomia -

Lan-erregulazioko espedientea

Laudioko eta Amurrioko lantegietan grebari eutsiko dio Tubacexeko ELAk

Sindikatu abertzaleko afiliatuek lanuztearekin jarraitzea erabaki dute batzarrean. 120 langilek aldeko botoa eman dute, 48k aurkako boza eta 6k zuri bozkatu dute.

ELA sindikatuko kideak batzarraren ostean. Argazkia: ELA
ELA sindikatuko kideak batzarraren ostean. Argazkia: ELA
ELA sindikatuko kideak batzarraren ostean. Argazkia: ELA

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubacexek Laudion eta Amurrion (Araba) dituen lantegietan grebarekin jarraitzea erabaki du ELA sindikatuak. Sindikatuko afiliatuen gehiengoak lanuzteari eustea erabaki du batzarrean.

ELAk ohar batean azaldu duenez, 120 langilek aldeko botoa eman dute, 48k aurkako boza eta 6k zuri bozkatu dute.

Horregatik, zuzendaritzaren "jarrera ulertezinaren" aurrean "ibilbidearekin" aurrera jarraituko du ELAk. Kaleratutako beharginei soldatak ordaintzea, baina lanera itzultzen ez uztea erabaki zuen zuzendaritzak. Enpresa-batzordea datorren astelehenean bilduko da.

Legea errespetatzeko eta epaiak betetzeko irtenbide bat bilatzea eskatu die ELAk Tubacexi eta Eusko Jaurlaritzari. EAEko Auzitegi Nagusiak kaleratzeak baliogabe utzi zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Araba ELA Tubacex Lana Enplegu-erregulazioko espedienteak Laudio Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak Lan gatazkak Burdingintza Aiaraldea