Ekonomia -
Tentsioa herrialdeen artean
Merkel: 'Europako herriek eskumen gehiago eman behar dizkiote EBri'
Alemaniako kantzilerra krisi ekonomiko eta finantza-krisiaren aurrean baikor agertu da.
Erredakzioa
Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren esanetan, Europako proiektua bermatzeko, herrialdeak "Europar Batasunari eskumen gehiago emateko prest" egon behar dira.
Merkelek Europako herrialde batzuk premiatu ditu lehiakortasuna hobetzeko. Gainera, Europar Batasuneko elkartasun printzipioa mantentzeko konpromisoa hartu du.
Krisi ekonomikoaren eta finantza-krisiaren ondorioz, Europako herrialdeen artean sortutako tentsioak gogoratu ditu, baina baikor agertu da eta egoera hobetuko dela uste du.
Europako etorkizunari buruz, Alemaniako kantzilerrak esan du Europako edozein herrialdetan bizi izan den gazte bati erretiratzeko eskubidea duela esan nahiko liokeela 20 urte barru.