Ekonomia -
Diputatuen Kongresua
Gobernuak ez ditu zergak gehiago igoko eta autonomoei lagunduko die
Montorok azaldu duenez, "jasotako herentziagatik" eta 2011ko defizitaren desbiazioagatik igo dute PFEZ zerga "denbora baterako".
Erredakzioa
Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoaren ministroak azpimarratu du etorkizunean ez dituztela zergak gehiago igoko, eta 2012ko lehenengo hiruhilekoan zerga alorrean autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko neurriak hartuko dituztela iragarri du.
"Ez da zerga igoera gehiago egongo", adierazi du Montorok Diputatuen Kongresuko Batzordean.
Ministroak azaldu duenez, "jasotako herentziagatik" eta 2011ko defizitaren desbiazioagatik igo dute PFEZ zerga "denbora baterako". Gainera, aurreko Gobernuak "etxekolanak" egin izan balitu Rajoyk zergak jaitsiko lituzkeela azpimarratu du.
Bestalde, Montorok berretsi du ziurrenik Espainiak 5,4 milioi langaberekin amaituko duela 2011, baina bihar jakinaraziko dute behin betiko datua.