Publizitatea
Itxi

2021/07/21

19:40

Ekonomia

Erronkak

Confebaskek premiazkotzat jo du Euskadiren etorkizuna "mehatxatzen" duen erronka demografikoari aurre egitea

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Eduardo Zubiaurre patronaleko presidenteak adierazi duenez, ikuspuntu ekonomikotik Euskadik "itxaropentsu" egingo dio aurre urteko bigarren seihilekoari.

  • Confebasken Kontseilu Nagusia

    Confebasken Kontseilu Nagusia. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Confebask Euskal Enpresarien Konfederazioaren ustez, "beharrezkoa eta premiazkoa" da Euskadik "bi erronka handiri" modu kolektiboan aurre egitea. Batetik, "oparotasuna larriki mehatxatzen duten" aurreikuspen demografikoak zuzentzea, eta, bestetik, enpresek beharrezko lan-kualifikazioa duten langileak aurkitzeko dituzten "zailtasunak" gainditzea.

Confebasken Kontseilu Nagusiaren bileraren ostean, Bilbon hedabideen aurrean egindako agerraldian, Eduardo Zubiaurre patronaleko presidenteak azaldu du, ikuspuntu ekonomikotik, eta munduan "pixkanaka suspertzen" ari den egoera batean, Euskadik "itxaropenez" ekingo diola urteko bigarren seihilekoari, pandemiaren bilakaera txarrak eta txertaketa-kanpainaren "moteltasunak" markatutako lehen hiruhileko "uzkur" baten ostean.

Epe motzeko kezkez gain, euskal enpresariek datozen hamarkadetan aurre egin beharreko bi erronka estrategiko daudela uste dute, eta horiek konpontzea "beharrezkoa eta premiazkoa" dela azpimarratu du.

EAEko patronalaren presidenteak adierazi duenez, aurreikuspen demografiko negatiboek "larriki mehatxatzen dute Euskadiren etorkizuneko oparotasuna". Uste du ez dela pertsona nahikorik egongo enpresetan belaunaldien arteko erreleboari aurre egiteko, hazkunde ekonomikoak eta errenta-hazkundeak txikiagoak izango direla, Estatuarekin alderatuta pisu erlatiboa galduko dela eta zergadun gutxiago egongo direla.

Bigarren erronka estrategiko nagusia, Enpresarien Konfederazioaren ustez, langileen lan-kualifikazioari dagokio, enpresek "gero eta zailtasun handiagoak" baitituzte arlo horretan.

Zubiaurreren ustez, Euskadik "enplegurako prestakuntza eredu propioa" behar du, langileen kualifikazioa eta birkalifikazioa errazteko, baita "Hezkuntza sistemaren eta enpresaren arteko lerrokatze maila handia" ere.

Confebaskek abenduan aurreratutakoari eutsi dio: hazkunde ekonomikoaren aurreikuspena % 7 ingurukoa izango da 2021ean, koronabirusaren aurkako borrokak aurrera egiten duen moduaren arabera: 5.000 lanpostu berri eta langabezia % 10,5 ingurukoa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;