Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Fitchek Espainia eta Italiaren kaudimena bi mailetan murriztu du

Fitch kalifikazio-agentziak Espainia, Italia eta Esloveniaren kaudimena murrizteko mehatxua bete du eta bi maila kendu dizkie. Belgika eta Txipreren zorrei ere maila bat murriztu die.

Fitch agentziak iragarritako mehatxua gauzatu du. Efe.
Fitch agentziak iragarritako mehatxua gauzatu du. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fitch Ratings kalifikazio agentziak bi mailatan jaitsi du Espainiako zorraren kalifikazioa, 'AA-'etik 'A'ra, ikuspegi "negatiboarekin".

Gauzak horrela, agentziak amaitutzat eman du euroguneko sei ekonomiari maila jaisteko aukera zabaldutako prozesua.

Espainiako notaz gain, Fitchek bi maila kendu dizkie Eslovenia eta Italiako ekonomiei eta maila bat Txipre eta Belgikari. Irlanda, berriz, bere horretan uztea erabaki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea