Ekonomia -

Balizko itxiera

Facuak Spanairren txartelik ez erosteko gomendioa egin die bidaiariei

Zuhurtzia eskatu du Air Madrid eta Air Cometekin gertatutakoa ez errepikatzeko. Orduan, "konpainiek txartelak saltzen jarraitu zuten ixteko arrisku handia zegoela jakin arren".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facua kontsumitzaileen elkarteak Spanairren txartelik ez erostea gomendatu du, enpresak, ekonomia egoera larria dela eta, bere jarduera eteteko eskaera aurkeztu duela jakinda.

Komunikatu batean, Facuak "gardentasuna" eskatu dio Spanairri, eta erabiltzaileei, aldiz, txartelik ez erosteko esan die enpresaren egoera zein den argitu arte. Spanairren zuzendaritza batzordea bilduta dago Bartzelonan Qatar Airlinesek kapitala erosiko ez zuela jakin ondoren sortutako egoera aztertzeko.

Kontsumitzaileen elkarteak zuhurtziaz jokatzeko eskatu die erabiltzaileei Air Madrid eta Air Cometekin gertatutakoa ez errepikatzeko. Orduan, "konpainiek txartelak saltzen jarraitu zuten ixteko arrisku handia zegoela jakin arren".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea