Ekonomia -
Asteburu honetan
220 hegaldi bertan behera eta 22.771 bezero bidaiatu gabe gelditu dira
Guztira 16 hegaldi bertan behera geratu dira asteburu honetan Loiuko aireportuan. Gobernuak 9 milioiko isuna jarri diezaioke Spanairri arau-hauste larriengatik.
Erredakzioa
Spanairren 22.771 bezero bidaiatu gabe gelditu dira arazo ekonomikoengatik hegazkin konpainiak hegaldi gehiago ez eskaintzea iragarri ostean. Larunbatean 91 hegaldi bertan behera gelditu dira eta igandean, 129. Gobernuak bederatzi milioi euroko isuna jarri diezaioke enpresari bi arau-hauste oso larri egiteagatik.
Bidaiatu gabe gelditu direnek, eskaini dizkieten alternatibak "lotsagarriak" direla salatu dute.
Bertan behera gelditu diren hegaldien % 85, El Prat (Bartzelona) eta Barajas (Madril) aireportuei eragin die. Kaltetutako bezeroak beste hegaldi batzuetan berreazartzen ari dira Sustapen ministerioarekin adostutako tarifekin.
Arau-hauste larriak
Spanairri zehapen-espedientea irekiko diotela larunbat honetan bertan jakinaraziko diotela esan du Ana Pastor Sustapen ministroak. Espedientea konpainiari, kudeatzaileei eta administratzaileei irekiko diete eta bederatzi milioi euroko isuna ekar lezake.
Antza denez, Spanairrek bi arau oso garrantzitsu hautsi ditu, eta bakoitzagatik 4,5 milioi euroko isuna jaso lezake, lizentziaren erretiratzearekin batera. Horixe da, hain zuzen, Ana Pastor ministroak Rafael Catala Plangintza eta Azpiegituren Estatu idazkariarekin batera emandako prentsaurrekoan.
Catalunyako Generalitateak gertatutakoan izan lezakeen arduragatik galdetu diotenean, Pastorrek esan du "Generalitateak momentu guztietan" laguntza eskaini duela, "baina arazoaren iturria ez da ber erantzukizuna".
Euskadi: 16 hegaldi bertan behera
Guztira 16 hegaldi bertan behera geratuko dira asteburu honetan Loiuko aireportuan, Bizkaian, Spanairrek ostiralean bere jardueraren etetea iragarri ondoren. Larunbaterako zazpi hegaldi zeuden aurreikusita, eta iganderako, aldiz, bederatzi.
Aenako iturriek Europa Pressi adierazitakoaren arabera, bertan behera geratu diren hegaldiak Bartzelonara, Madrilera, Lanzarotera eta Tenerifera zihoazen. Spanairrek 100 hegaldi inguru kudeatzen zituen astero Euskadin. 647 hegaldi Espainian
Espainia osoan, Spanairren 647 hegaldi bertan behera geratu dira larunbata eta astelehena bitartean. Horietatik 158 larunbateakoak dira, 222 igandekoak eta 267 astelehenekoak.