Ekonomia -

Laneko segurtasuna

Covid-19 bidezko kutsatzeak lan-istripuak direla onartu dute langile ez-sanitarioen kasuan ere

LAB sindikatuak defendatzen zuen ez zela gaixotasun arrunt gisa hartu behar, eta kontsiderazio hori osasun-sektoreetan eta sektore soziosanitarioetan lan egiten duten behargin guztiei zabaldu behar zitzaiela.

Gurutzetako ospitaleko langileak protestan. Artxiboko irudia: EFE.
Gurutzetako ospitaleko langileak protestan.
Gurutzetako ospitaleko langileak protestan. Artxiboko irudia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurutzetako Ospitaleko (Barakaldo, Bizkaia) mantentze-zerbitzuetako behargin bat covid-19agatik kutsatu izana lan-istriputzat jo du Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak.

LAB sindikatuak aurkeztutako errekurtso batek hala eskatuta izan da ebazpena, eta langilea artatu zuen lan-mutualitateak ez du horren aurkako errekurtsorik jarriko. Sindikatuaren arabera, mota horretako kutsatzeak lan-istripu gisa aitortu behar zaie, eta ez gaixotasun arrunt moduan, osasun-sektorean eta soziosanitarioan lan egiten duten behargin guztiei (garbitzaile, administrari, mantentze-lanetako behargin, etab.), eta ez soil-soilik osasun-arloko langileei, orain arte aitortuta zegoen bezala.

Ebazpen horrek agerian uzten du, LABen ustez, enpresetan oro har, eta Osakidetzan bereizik, gertatzen diren kutsatzeak "prebentzio- eta babes-neurrien bidez saihestu daitezkeela, eta saihestu behar direla; eta hori gertatzen ez bada, enpresak erantzukizuna duela beharrezko neurriak hartu ez dituelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Osakidetza LAB Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Gurutzetako ospitalea Lan gatazkak Koronabirusa