Ekonomia -
Goi-bilera Bruselan
Europar Batasuna gazteen langabezia murrizten saiatuko da
Hogeita zazpiek neurriak aztertuko dituzte atzeraldiari eta langabeziari aurre egiteko.
Erredakzioa
Gazteei zuzendutako lan-eskaintzak suspertzeko helburuarekin, Europar Batasunak lan-merkatuetako segmentazioa murriztea eskatuko du gaur, Bruselako Goi Bileran 27ek adostuko duten adierazpenean. 25 urtetik beherako gazteen erdia langabezian daude Espainian. Gaur, Europar Batasuneko Estatu eta Gobernu buruek gai honen inguruan hitz egingo dute, Bruselan.
"Enplegua sustatzeko plan nazionalak" sortzea adostuko dute 27etako arduradunek,eta plan horiek Bruselatik gainbegiratuko dituzte.
Horrez gain, lanaren fiskaltza murrizteko "neurri guztiak aztertzea" proposatuko dute.
Alemaniak bultzatutako ekimena
Europar Batasuneko (EB) Estatu eta Gobernuburuek euroguneko diziplina fiskala indartzeko Ituna onartuko dute. Ekimena Alemaniak eta Europako Banku Zentralak (EBZ) bultzau dute, merkatuen konfiantza berreskuratu eta zorraren krisia gelditzeko asmoarekin. Erresuma Batua ekimen horretatik kanpo geratzea erabaki zuen azken goi-bileran.
Horrez gain, 27 kideek doitze-politikak hazkundea bultzatu eta langabezia murrizteko neurriekin nola uztartu ere eztabaidatuko dute. Hala ere, ez dute erabaki zehatzik hartzea espero.
Mariano Rajoy Gobernuko presidentearentzat lehen goi-bilera izango da, eta europako funtsei etekin handiagoa ateratzea eskatuko du, besteak beste. Rajoyk langabeziaren "eredu austriarra"ren alde ere egingo duela iragarri du aurreko egunetan, baita erreskatatutako bankuen zuzendariek soldata bateratuak kobratzea Europa osoan.