Ekonomia -
Spanairren porrota
Iberiak hegaldi gehiago jarriko ditu Bilbo eta Madril artean
Iberiak, Spainairren porrotaren ostean, hegaldiak gehitzea eta hegazkin handiagoak erabiltzea erabaki du Madril eta Bilbo artean.
Erredakzioa
Konpainiak azaldu duenez, % 31 gora egingo du bere eskaintzak, hilabeteen arabera; egunero hegaldi gehiago izango dira, eta hegazkin handiagoak erabiliko dituzte bidaiari gehien dauden ordutegietan.
Dagoeneko, Iberiak 11 hegaldi egiten ditu norabide bakoitzean egunero, 06:55etik hasita eta 21:45era arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea