Ekonomia -
Urtarrileko KPI
Inflazioa % 2ra jaitsi da, 2010az geroztik izandako maila baxuenera
Jaitsiera hori, batik bat, elektrizitatearen eta tabakoaren prezioen egonkortasunak eragin du.
Erredakzioa
Urtetik urterako tasa laugarren hilabetez jarraian jaitsi egin da, urtarrilean lau hamarren egin du behera, ondorioz, % 2an kokatu da, Estatuko Estatistika Institutuak emandako KPI aurreratuaren arabera.
Jaitsiera hori, batik bat, elektrizitatearen eta tabakoaren prezioen egonkortasunak eragin dute, iaz jasan zuten igoeraren ondoren.
% 2ko tasa, 2010eko abuztuaz geroztik izan duen mailarik baxuena da, garai hartan % 1,8an kokatu zen.
KPI harmonizatuaren datuak ere ezagutarazi dituzte gaur, indize horrek euroguneko herrialdeetako prezioen bilakaera neurtzen du metodo berdina, urtetik urterako inflazioa urtarrilean lau hamarren jaitsi da abenduarekin alderatuz, eta % 2an kokatu da, hala.
Estatuko Estatistika Institutuaren arabera, 2010eko urrian hasi ziren prezioak goraka, urtetik urterako inflazioa % 2,3an kokatu zen orduan eta 2011ko apirilean hartu zuen goreneko maila, % 3,8ra igota.