Ekonomia -

Eusko Legebiltzarra

EAEko langabeek BGAEetatik dirua erretiratu ahal izango dute

Egun, 200 erakunde inguru daude Euskal Autonomia Erkidegoan, 1.300.000 bazkide eta 19.000 milioi euroko ondarearekin (EAEko Barne Produktu Gordinaren %30).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko Gizarte-Politika, Lan eta Berdintasun Batzordeak Borondatezko Gizarte-Aurreikuspeneko erakundeen gaineko Legea onartu du gaur. Honen arabera, langabezian sei hilabete eman dituen pertsona batek bere dirua erretiratu ahal izango du, eta ez du erretirora itxaron beharko.

Egun, 200 erakunde inguru daude Euskal Autonomia Erkidegoan, 1.300.000 bazkide eta 19.000 milioi euroko ondarearekin (EAEko Barne Produktu Gordinaren %30).

Aurrerapauso honekin, erakunde horiek "orokortu" nahi direla adierazi dute. Langabezian sei hilabete eman dituen pertsona batek Gizarte-Aurreikuspeneko erakundeetan duen dirua jaso ahal izango du.

Beraz, ez da hamar urteko muga bete beharko, eta langileek ez dute erretiroa hartu arte itxaron beharko.

Horrez gain, gaixotasun larriak, ezintasuna edo menpekotasun egoerak pairatzen dituen langile batek ere dirua eskuratu ahal izango du.

Lege honen aldaketaren alde PSEk, PPk eta EAJk egin dute. Aralar eta Ezker Anitza legea aldatzearen aurka agertu dira, beste pentsio pribatuak hobesten direla argudiatuz.

Orain, Lege honek Legebiltzarreko Osoko Bilkuraren onespena jaso beharko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea