Ekonomia -

Langileekin bilera

Enplegua erregulatzeko txostena 30 egunean kitatu nahi du Spanairrek

Epe horretan hartzekodunen konkurtsoa ere likidatu nahi dute. Soldatak bermatzeko Fogasa fondora jo beharko du enpresak.

Enplegua erregulatzeko txostena 30 egunean kitatu nahi du Spanairrek. Argazkia: EITB
Enplegua erregulatzeko txostena 30 egunean kitatu nahi du Spanairrek
Spanairreko langileek elkarretaratzea egin dute, Loiun

00:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hartzekodunen konkurtsoa eta enplegua erregulatzeko espedientea datozen 30 egunetan kitatu nahi ditu Spanairrek, eta, beraz, izapidean azkartuko dituzte. Zuzeneko 2.604 langileri eragiten die enplegua erregulatzeko txostenak.

Jordi Mauri Spanairreko enpresa batzordeko presidenteak eman du enpresaren asmoen berri, Jordi Juan konpainiako harreman instituzionaletarako zuzendariarekin egin duten bileraren ondoren. Ferran Soriano Spanairreko presidentea eta Genaralitateko ordezkariak ez dira batzar horretan egon. "Generalitatearekin eta Sustapen Ministerioarekin bildu nahi dugu, eta manifestazioak eta protestak deituko ditugu, egoera honi irtenbidea aurkitu arte'', esan du Maurik.

Enpresa batzordeko presidenteak azaldu duenez, soldatak bermatzeko Fogasa fondora jo beharko du enpresak, ez duelako fondorik. Horrek ordainketen atzerapena ekarriko du.

Beste konpainia batzuetan hartuak izateko aukerak ere kezkatzen ditu langileak. Vuelingek Spanairreko langileetako batzuk kontratatzeko asmoa agertu du, eta, horren aurrean, Maurik konpromiso zehatza eskatu dio Vuelingi. ''Kopuru zehatzak jakin nahi ditugu'', esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea