Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

LABek Bilduren menpeko gehiengo sindikala nahi duela salatu du ELAk

Txiki Muñozen arabera, euskal gehiengo sindikalaren "krisia" ELAk Gipuzkoan Bilduk hartutako erabaki batzuk kritikatu dituelako sortu da.

Txiki Muñozek LABen jarrera kritikatu du. Argazkia: EITB
Txiki Muñozek LABen jarrera kritikatu du.
Txiki Muñozek LABen jarrera kritikatu du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzalea erakundeetara iritsi ondoren, Bilduk Gipuzkoako gobernua lortuta, LABek euskal gehiengo sindikala alderdiaren menpe egoteko bakarrik nahi izatea salatu du Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusiak.

"ELAk ez du hori egingo; guk alderdi guztiengana joko dugu, batez ere bizi dugun egoera latza ikusita", esan du Muñozek Radio Euskadin egindako elkarrizketan.

ELAko arduradun nagusiaren hitzetan, euskal gehiengo sindikalaren "krisia" ELAk Gipuzkoan Bilduk hartutako erabaki batzuk kritikatu dituelako sortu da, batez ere politika fiskalaren alorrean. LABek, gainera, ez du kritikekin ezta erabakien kontrako mobilizazioekin bat egin nahi izan.

Confebaskekin negoziazioa

UGT, CCOO eta LAB sindikatuek Confebaskekin egiten ari diren negoziazioari dagokionez, patronalak nahi duen gauza bakarra lan-malgutasuna, "txeke zuria", eta sindikatuek krisiaren arduradunen soldatak onartzea dela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea