Ekonomia -
Finantza erreforma
De Guindosek 50.000 milioi euroko finantza erreforma aurkeztu du
Bankuek funts-hornidurak indartu beharko dituzte aurten, bat-egiteak hasten ez badituzte. Ziurrenik bihar Ministroen Kontseiluan onartuko den finantza erreformaren xehetasunak azaldu ditu ministroak.
Erredakzioa
Bankuek beren higiezinen arriskua onbideratu beharko dute "batean" beren hornidura ekonomikoa 50.000 milioi euroan handituz eta koltxoi ekonomikoa sortuz; batez ere, urte bakarreko emaitzekin egin izan beharko dute, Luis de Guindos Ekonomia ministroak gaur iragarri duenez.
Bestalde, bat-egiteak hasten dituzten entitateek baldintza malguagoak izango dituztela iragarri du Ekonomia ministroak.
Entitate horiek diru publikoa behar izanez gero, Banku sektorea era ordenatuan berregituratzeko funtsari eskatu ahal izango diotela azaldu du De Guindosek prentsaurrekoan.
Ekonomia ministroak finantza erreformaren xehetasunak azaldu ditu. Ziurrenik, bihar, Ministroen Kontseiluak finantza erreforma onartuko du bankuen balantzeak onbideratzeko, higiezinen sektorearen eraginpean denbora luzez izan ostean.
Erreforma horren helburua inbertitzaileen konfiantza berreskuratzea da, eta kredituaren fluxua suspertzea.