Ekonomia -

Zorraren kalifikazioa

Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Iruñeako notak jaitsi ditu Fitchek

Madrilgo Erkidegoari zorraren nota jaitsi dio, baita Andaluziari, Asturiasi, Kanariar Irlei, Kantabriari, Arabari, Gipuzkoari, Bizkaiari, Iruñeari, Bartzelonari eta Vigori ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko hamabi erkidego eta hiriburuen zorraren kalifikazioak jaitsi ditu Fitch agentziak, tartean Bizkaikoa, Gipuzkoakoa, Arabakoa eta Nafarroako hiriburukoa.

Ohar batean azaldu duenez, Madrilgo Erkidegoari zorraren nota jaitsi dio, baita Andaluziari, Asturiasi, Kanariar Irlei, Kantabriari, Arabari, Gipuzkoari, Bizkaiari, Iruñeari, Bartzelonari eta Vigori ere.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zorraren nota 'AA+'etik 'AA'ra jaitsi du, joera negatiboarekin.

Donostiako zorraren nota ‘AA’n mantendu du Fitch agentziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea