Ekonomia -

Ekonomiaren suspertzea

Euskadi 'hazkunderako' bidean egongo da 2013an, Confebasken ustez

Lujuak esan duenez, susperraldia 2012ko azken hiruhilekoan hasiko da; halere, "urte zail bat izango da, seguruenik 2011 baino txarragoa", baina ez da espero "2009 bezain txarra izatea".

Miguel Ángel Lujua Confebaskeko presidentea, elkarrizketan. Irudia: EITB
Miguel Ángel Lujua Confebaskeko presidentea, elkarrizketan
Miguel Ángel Lujua Confebaskeko presidentea, elkarrizketan. Irudia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Lujua Confebasken presidentearen iritzian, Euskadik "susperraldia" aurtengo azken hiruhilekoan hasiko du eta 2013an "hazkundean izango gara".

Radio Euskadik egindako elkarrizketa batean egin ditu adierazpenok Lujuak, bertan gaineratu duenez, 2012 "urte zail bat izango da, seguruenik 2011 baino txarrago", baina ez da espero "2009 bezain txarra izatea".

Horren ildotik, baieztatu du nahiz eta egoera "zaila" izan, Euskadik ondo egindako egitura bat duela; hori dela eta, Alemaniak eta Frantziak neurri "pizgarriak" martxan jartzen dituztenean, gure autonomia erkidegoa "arin aterako da krisialditik".

Gauzak horrela, 2012ko azken hiruhilekoan "susperraldia" hasi eta "hazten hasiko garela" esan du, eta 2013an "hazkundean" egongo garela iritzi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea