Itxi

2021/08/11

18:29

Ekonomia

Bidaiak

Euskadiko aireportuek jarduera berreskuratzen jarraitu dute uztailean

Agentziak | EITB Media

Nahiz eta EAEko aireportuetako joan-etorri kopuruak pandemia baino lehenagoko batez bestekoaren azpitik jarraitzen duen, Aenak jakinarazi du 2020ko uztailarekin alderatuta gora egin duela operazioek.

  • Hegazkin bat Loiuko aireportuan lur hartzen. Artxiboko argazkia: EFE.

    Hegazkin bat Loiuko aireportuan lur hartzen. Artxiboko argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bilbo, Hondarribia eta Forondako aireportuak normaltasunera bideari eutsi diote uztailean, baina joan-etorrien kopuruak 2019koak baino nabarmen baxuagoak dira, covid-19ak sortutako pandemiaren aurreko azken uda izan zen hura.

Loiuko aireportuak (Bilbo) 354.710 bidaiari hartu zituen uztailean, aurreko urtean baino % 135,1 gehiago. Hala ere, jarduera 2019an izandakoaren erdian mantendu da.

Hondarribiko aireportuari dagokionez, guztira 20.743 bidaiari izan dira uztailean, 2020ko uztailarekin alderatuta, % 426 gehiago. Nolanahi ere, zifra hori 2019koa baino % 37 txikiagoa da oraindik.

Araban, Aeranak jakinarazi duenez, Forondako aireportuak 18.211 bidaiari zenbatu ditu uztailean, 2020an baino % 211 gehiago. Forondakoa da, gainera, jarduera handitu duen aireportu bakarra, % 3,7 hazi baita 2019arekin alderatuta.

EAEko hiru aireportuetako operazioen gorakada nabarmena izan da 2020ko uztailarekin alderatuta. Loiuk 3.411 operazio zenbatu ditu, iaz baino % 118 gehiago, eta Hondarribiak, berriz, % 74 egin du gora, 410ra arte. Forondan, berriz, 1.270 operazio izan dira, 2020an baino % 23,8 gehiago.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;