Ekonomia -

Krisi ekonomikoak bultzatuta

Basauriko Bridgestonek lana erregulatzeko espediente bat aurkeztu du

Otsaila eta apirila bitartean 30 egun guztira geldituko dute jarduera. Horrek 906 langile bidaliko ditu etxera. Espediente honek ez du Galdakaoko lantegiaren gainean eraginik izango.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pneumatikoak ekoizten dituen Bridgestone Hispania S.A enpresak Basauriko lantegirako enplegua erregulatzeko espediente bat aurkeztu du. Espediente horrek 906 langile bidaliko ditu etxera 30 egunez otsailaren eta apirilaren artean.

Espediente honetatik kanpo geratuko dira estalkientzako ehuna ekoizten duen Galdakaoko lantegia, ibilgailuentzako pneumatikoak ekoizten dituen Burgosekoa eta nekazal alorreko ibilgailuentzako pneumatikoak ekoizten dituen Kantabriako Puente San Migueleko lantegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea