Ekonomia -

Administrazio kontseilua

Gipuzkoako Aldundiak ez du Kutxabanken gizarte-ekintzan parte hartuko

Gizarte-ekintzako planifikazioa ezin duela "sasi kontseilu batek" gidatu esan du Gipuzkoako Aldundiak.

Kutxabank. Argazkia: EITB
Kutxabank. Argazkia: EITB
Kutxabank. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Aldundiak datozen lau urteetan Kutxabanken gizarte-ekintzako planifikazioan parte hartzeari uko egin dio, entitateak "bazterketa politikarekin" jarraitzen duen bitartean.

Aldundiak eta Donostiako Udalak (Bilduren agindupean biak) Kutxabanken administrazio kontseiluak gizarte-ekintzaren inguruan deitutako bilerara ez joatea erabaki dute.

Ohar baten bidez Aldundiak esan duenez, "EAJk, PSEk, PPk eta UPyDk ostegunean kutxen batzarrak atzeratzea erabaki izanak Bildu erabakien esparrutik baztertzea bilatzen du".

"Neurri horrek Gipuzkoako Aldundiaren baztertzea dakar", adierazi du erakundeak. "Gizarte-ekintzako planifikazioak ezin du Gipuzkoako alderdi politikorik garrantzitsuena baztertzen duen sasi kontseilu baten agindupean egon".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea