Ekonomia -

Lan-istripua

Behargin bat hil da Urretxun izandako lan-istripu batean

Ezbeharra Mugitegi industrialdeko enpresa batean gertatu da. Orga jasotzaile batek azpian harrapatu du langilea.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da orga jasotzaile batek azpian harrapatuta Urretxuko Mugitegi industrialdeko enpresa batean izandako istripuan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 17:00ak inguruan gertatu. Larrialdi zerbitzuetako langileak bertaratu dira, baina ordurako gizona hilda zegoen.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Urretxu Enpresaburuak Goierriko albisteak