Ekonomia -

Iragarpena

Ryanair Loiuko aireportuan izango da udatik aurrera

Konpainiako presidentea Bilbon izango da, udatik aurrera egongo diren "berrikuntza garrantzitsuak" iragartzeko.

Ryanairreko hegazkin bat. Argazkia: EITB
Ryanairreko hegazkin bat. Argazkia: EITB
Ryanairreko hegazkin bat. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair airelineak asteartean iragarriko du Loiuko aireportuan (Bizkaian) lan egiten hasiko dela udatik aurrera, konpainiako iturriek berretsi dutenez.

Ryanairreko presidentea, Michael O'Leary, Bilbon izango da eta "berrikuntza garrantzitsuak" iragarriko ditu.

Lehen aldiz egongo da konpainia Loiun. Forondako aireportuan (Araba), ordea, jada egon zen. 2006an Arabako Aldundiarekin akordio bat sinatu zuen, eta bertako aireportuan egoteagatik milioi bat euro jaso zituen. 2007an berriz, konpainiak operazioak amaitutzat eman zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea