Ekonomia -

Neurri ekonomikoak

Fernandez:'Murrizketak soilik eginez, urtetako atzeraldia izango dugu'

Horren harira, Kutxabanken presidenteak gogorarazi du beharrezkoa dela ekonomia suspertzen lagunduko duten neurriak hartzea.

Mario Fernandez Kutxabanken presidentea. Argazkia: Efe
Mario Fernandez Kutxabanken presidentea.
Mario Fernandez Kutxabanken presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Fernandez Kutxabanken presidenteak adierazi du "atzeraldi urte gogorrak" etorriko direla "erabakiak aldatzen ez badituzte eta egonkortze fiskala deitzen dioten horrekin jarraitzen badute". Horren harira, ekonomia suspertzen lagunduko duten neurriak hartzearen beharra azpimarratu du.

Fernandezen arabera, Europatik iristen den politika ekonomiko bakarra "murrizketa handietan" oinarritzen bada, "bi edo hiru urteko atzeraldia geratzen zaigu", eta horrek "langabeziaren gorakada eta Estatuaren aurrekontua, ekonomia suspertzera bideratu beharrean, fiskalitatea egonkortzera bideratzea suposatzen du".

Cadena Ser-en egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, ez dago murrizketa neurriak hartzearen kontra, baina "jarduera ekonomikoa suspertzeko neurriekin uztartu behar dira".

Bestalde, Kutxabanken presidenteak salatu du Espainiako Estatua "baztertuta" dagoela Europar Batasunean eta "azken urteetan Espainiak Europar Batasunean izan duen presentzia txikiarengatik" izan dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea