Ekonomia -
Osasun Plana
'Osasun zentimoa' ezartzea aztertzen ari direla baieztatu du Bengoak
Neurri honek 100 milioi euro biltzea espero duela iragarri du Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.
Erredakzioa
"Osasun zentimoa" ezartzea aztertzen ari dela esan du Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Neurri horrekin urtean 100 milioi euro bildu ditzazketela uste du, baina oraindik, Aldundiekin "elkarrizketak" falta direla berretsi du.
2002-2010 Osasun Planaren balorazioa egin du Rafael Bengoak eta bertan egin ditu adierazpen hauek, izan ere, Iñigo Urkulluk polemika piztu zuen Barne sailburuak horrelako neurriren bat ezartzea aurreikusten zuela aurreratu zuenean.
Bengoak berretsi du "osasun zentimoa" erregaiari ezarriko zaion zerga izango dela, ondoren, osasun saila finantzatzeko eta urtean 90-100 milioi euroko "finantza neurri osagarria" lortu daitekeela.
Krisi ekonomiko garaian bide hau erabiltzea egokia iruditzen zaio Bengoari. "Erkidego guztiek bilatzen dute formularen bat, eta osasun zentimoa egokiena da, koordainketa baino hobea".
"Guretzat koordainketa une honetan ez da onargarria eta ez dugu neurri hori aurreikusten", zehaztu du.
Azkenik, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluarekin eta Aldundiekin elkarrizketa "antolatu bat" egin nahi duela iragarri du, "neurri hau azaltzeko eta gure Ongizatearen Estatua mantendu ahal izateko".