Ekonomia -

Krisia Grezian

Akordio gabe Grezian, EBren beste mailegu bat jasotzeko

Atenasko Gobernua babesten duten alderdiak ez dute pentsioen murrizketetan akordiorik lortu. Euroguneko Ekonomia ministroak Greziaren bigarren erreskatea eztabaidatzeko bilduko dira arratsaldean.

Lukas Papademus lehen ministroa Greziako alderdi nagusietako liderrekin bilduta. Argazkia: EFE
Lukas Papademus lehen ministroa Greziako alderdi nagusietako liderrekin bilduta. Argazkia: EFE
Lukas Papademus lehen ministroa Greziako alderdi nagusietako liderrekin bilduta. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziak akordio gabe jarraitzen du troikarekin 130.000 milioi euroko beste mailegu bat jaso eta porrota galarazteko.

Atenasko Gobernua babesten duten alderdiak (sozialdemokratak, kontserbadoreak eta muturreko eskuina) 8 orduz batzartu dira bart, troikaren murrizketa eskakizunak aztertzeko, eta akordioa lortu zuten hainbat puntutan, pentsioen murrizketetan izan ezik.

Ondoren, Greziako Gobernua troikarekin (Nazioarteko Diru Funtsa, Europako Batzordea eta Europako Banku Zentrala) bildu zen, akordioa ixten saiatzeko.

Bilerak lau ordu iraun du, eta aurrerapenak egin badituzte ere, pentsioen harira ez da adostasunik izan.

Real FM irrati-katearen esanetan, troikak bi asteko epea eman dio Greziako Gobernuari, 300 milioi euro aurrezteko modua topa dezan. Hala egin ezean, pentsioetan murrizketa zorrotzagoak egitea exijituko dio.

Eurotaldearen ezohiko bilera

Jean-Claude Juncker Eurotaldeko presidenteak Euroguneko Ekonomia ministroen ezohiko bilera deitu du arratsaldeko 18:00etan Greziaren bigarren erreskatearen inguruan eztabaidatzeko. Bigarren laguntza atal hori 130.000 milioi euro inguru kostatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea