Ekonomia -

Greziako krisia

Greziaren bigarren erreskatea atzeratu egin dute

Greziako Gobernuak akordioa lortu duen arren, Euroguneko kideek 325 milioi euro murrizteko neurriak eskatu dizkiote.

Greziako batasun nazionala osatzen duten alderdietako arduradunak, bileran. Argazkia: Efe.
Greziako batasun nazionala osatzen duten alderdietako arduradunak, bileran. Argazkia: Efe.
Greziako batasun nazionala osatzen duten alderdietako arduradunak, bileran. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko Ekonomia ministroek ez dute erabateko konfiantza Greziako Gobernuak lortutako akordioan, eta bigarren erreskatea atzeratu egin dute.

Akordiorako elementuak falta direla uste dute Eurogunean, eta, 325 milioi euro murrizteko neurriak ''ahalik eta arinen'' aurkitzea eskatu diote Greziari. "Ez daukagu gaur erabaki bat jartzeko elementu nahikorik'', azaldu dute.

Datorren asteazkean, hilak 15, beste bilera bat egingo dute Euroguneko kideek, gaia jorratzeko.Greziako Gobernuak murrizketa neurrien inguruko akordioa lortu du

Greziako batasun nazionala osatzen duten alderdiek murrizketa neurrien inguruko akordioa lortu dute gaur, nazioarteko laguntza gehiago jasotzeko, Greziako agintari batek Efe albiste agentziari jakinarazi dionez.

Europako kideek eta Nazioarteko Diru Funtsak Greziari laguntzeko eta haren porrota saihesteko martxoan eskatutako murrizketa neurriak bete egingo ditu Atenasek.

Greziako Gobernuko iturri horren arabera, akordio berri bat lortu dute, goizean iragarritakoa baino zabalagoa.

Kapsisen hitzetan, nazioarteko troikak eskatu eta Gobernuak onartutako neurriak "ez dira atseginak", baina Greziak porrot eginez gero (akordio berriaren dirua jaso ezean, hori egingo du) ondorengo murrizketak handiagoak izango dira. "Ezbairik gabe, ez dugu irtenbiderik. Gobernuaren asmoa Eurotaldearekin gauean akordioa lortzeko behar den guztia egitea da", esan du.

Akordioak Parlamentuaren onespena jaso beharko du, eta, ziur asko, igandean edo astelehenean jasoko du.

130.000 milioi euro baino gehiago?

Maileguaren hasierako kopurua 130.000 milioi eurokoa zen, baina, batzuenarabera, azken egunotan 140.000 edo 145.000 milioira igotzeko aukerazhitz egin da; izan ere, Greziako bankuek dirua beharko dutebirkapitalizatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea