Ekonomia -

Krisia Grezian

Greba orokorraren bigarren eguna dute Grezian

Bitartean, Gobernua, bere koalizioan ordena jarri nahian dabil, troikarekin adostutako neurrien parlamentuko izapideei begira.

Greziako alderdi komunistako kideek bi pankarta jarri dituzte Akropolian. Argazkia: Efe
Greziako alderdi komunistako kideek bi pankarta jarri dituzte Akropolian. Argazkia: Efe
Murrizketen kontrako bigarren greba eguna izan dute Grezian

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako sindikatuek 48 orduko greba orokorraren bigarren eguna dute gaur (hirugarren lanuztea astebetean), troikak egindutako murrizketa neurrien aurka.

Atenaseko garraio publikoan eragin handia izaten ari da greba, izan ere, ez dago ez trenik, ez tranbiarik, ez autobusik ezta metrotrik ere.

Hegaldiak, ordea, normaltasunez funtzionatzen ari dira, aire-kontrolatzaileak ez dutelako grebarik egin. Ospitaleetan, urgentziazko zerbitzuak daude soilik. Atzoko grebaren jarraipena, % 70-100 bitartekoa izan zela esan dute sindikatuek. Atenaseko manifestazioan, gainera, 20.000 lagunetik gora egon zirela jakinarazi dute.

Gaurko ere beste manifestazio bat deitu dute Parlamentu inguruan, eta iganderako beste bat arratsaldeko 17.00tan.

Troikarekin adostutako akordioa bideratzen hasi dira Bitartean, Lukas Papadimosen Gobernuak eta troikak adostutako akordioa bideratu baino lehenagoko bilerak eta eztabaidak hasi dituzte Greziako politikariak. Bozketa, bihar izango dela aurreikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea