Ekonomia -
Manifestazioa
Madrileko murrizketak 'zulo beltza' dira Euskadirentzat
Amaiurrek bostehun pertsona inguru bildu ditu Bilbon eta milatik gora Iruñean murrizketaren kontra. PSOE, EAJ, Banco Santarder eta Kutxabanki "lapurrak" deitu diete.
Erredakzioa
Bostehun pertsona inguru bildu dira Bilbon Amaiurrek lan-erreformaren murrizketen kontra deitutako manifestazioan. Martxa 'Erantzuna gure esku. Erabakia gure esku. La respuesta está en nuestras manos' lelopean egin dute "krisiari aurre egiteko subiranotasun politikoa eta ekonomikoa" aldarrikatuta. Protestan "Madriletik inposatutako eredua Euskadirentzako zulo beltz hutsa" dela salatu dute.
Protestan izan dira Pello Urizar EAko idazkari nagusia, Alternatibako Oskar Matute, Jon Iñarritu Amaiurreko diputatua eta ezker abertzaleko Maribi Ugarteburu, besteak beste. Manifestazioa 17:45ean hasi dute Kasillan.
"EAJ, PSOE lapurrak" eta "Ez dago diru faltarik, lapurrak soberan baizik" izan dira manifestazioan oihukatu dituzten leloetako batzuk.
Mila pertsona Iruñean
Iruñean deitutako manifestazioan, berriz, mila pertsona inguru bildu dira "subiranotasun poltikoan oinarritutako eredu ekonomiko eta soziala" aldarrikatzeko.
Manifestazioa 17:00etan hasi da 'Erantzuna gure esku. Erabakia gure esku. La respuesta está en nuestras manos' lelopean eta ordubete beranduago bukatu da. Bukaeran ezker abertzaleko Txelui Morenok, Aralarreko Txentxo Jimenezek eta Miren Aranoa EAko Nafarroako Lurralde Batzordeko bozeramaileak hitz egin dute.
Iruñeako manifestazioan izan dira, besteak beste, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia, Maiorga Ramirez EAko lurralde-idazkaria, Bakartxo Ruiz Bilduko parlamentaria eta Sabino Cuadra, Amaiurreko diputatua izan dira.