Ekonomia -
Lan-gatazka
Metroko zuzendaritzak ez du negoziatu nahi, langile batzordearen ustez
"Gatazkaren bost puntuetako bat bera ere ez" dela konpondu salatu du.
Erredakzioa
Bilboko Metroko greba batzordeak ukatu egin du Zuzendaritzarekin akordioa gertu dagoela "gatazkaren bost puntuetakoren batean" eta enpresaren Zuzendaritzak ez duela negoziatu nahi salatu du.
Metroaren egoitzaren aurrean egindako kontzentrazio batean Rafa Valencia ELAren enpresa batzordeko presidenteak azaldu duenez, "hasieratik" geratu da agerian "ez zegoela negoziatzeko inolako asmorik", izan ere, "ez dugu momentu batean ere akordiora iristeko gaitasunik izan". "Prozesua luzatu egin nahi izan dute, baina akordio batera iristeko asmorik gabe", Valenciak kritikatu duenez.
Haren esanetan, ez da "ezer" negoziatu. "Ez dugu informaziorik eta Oleagak akordioa dagoela esaten du", gaineratu du.
Valenciak adierazi duenez, atzo enpresarekin egindako bileran enpresa "itxi" egin zen eta epaitegietara joko zuela iragarri zuen.
Enpresa batzordeak 2011ko soldatak izozteagatik aurkeztuko duen salaketari dagokionez, Valenciak esan du "gaur edo bihar" aurkeztuko dutela.