Ekonomia -

BPG % 2 jaitsi da

Alemania, atzeraldiaren atarian

Dena dela, jaitsiera espero baino txikiagoa izan da. Beraz, atzeraldia saihesteko itxaropena handitu egin da.

Alemaniako ekonomia % 0,2 jaitsi zen 2011ko azken hiruhilekoan. EFE
Alemaniako ekonomia % 0,2 jaitsi zen 2011ko azken hiruhilekoan. EFE
Alemaniako ekonomia % 0,2 jaitsi zen 2011ko azken hiruhilekoan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako ekonomiak atzera egin zuen 2011ko azken hiruhilekoan. Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,2 jaitsi zen, aurreko hiruhileko datuekin alderatuz gero, Destatis Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.

Zenbateko hauekin, 'Europako lokomotora' atzeraldiaren atarian kokatu da (atzeraldian sartuko da datorren hiruhilekoan zenbaki negatiboak errepikatuz gero), baina atzerapausoa esperotakoa baino txikiagoa izan dela ikusita, saihestuko duen itxaropena indartu du.

Urtarrilean egindako aurreikuspenetan, Destatiseko teknikariek Alemaniako BPG % 0,25 jaitsiko zela aurreratu zuten, eta beste estatistika institutu batzuk ezkorragoak izan ziren.

Destatisek azpimarratu duenez, urtetik urterako alderaketa eginez gero, Alemaniako BPG % 1,5 hazi da 2011ko lehen hiruhilekoan.

Halaber, 2011n Alemaniako ekonomiak % 3ko hazkuntza izan zuen aurreko urteko datuekin alderatuta eta hala urtarrilerako lehen aurreikuspenak bete zituzten.

Ildo horretan, Alemaniako ekonomiaren hazkuntza moteldu den arren, 2011ko hiruhileko guztietan aurreko urteko datuekin alderatuz gero hazkuntza izan zenla azpimarratu dute.

Azken hiruhilekoan Alemaniako BPGk jasandako ahuldadea kanpo merkatuaren atzerapausoak eta kontsumoaren beherakadak eragin duela azaldu dute, eraikuntzaren sektorean egindako inbertsioak, aldiz, handiagoak izan ziren aurreko hiruhilekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea