Ekonomia -

Prezioen bilakaera

KPIk behera egin du urtarrilean eta % 2an kokatu da

EAEn % 1,2 jaitsi dira prezioak eta Nafarroan % 1,4. Prezioen beherakada arropa eta oinetakoen merkealdiak eragin du batik bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtetik urterako inflazioak % 1,2ko jaitsierarekin hasi du 2012 urtea EAEn eta % 2an kokatu da, Estatuko Estatistika Institutuaren arabera.

Prezioen jaitsiera, batik bat, arroparen eta oinetakoen neguko merkealdiak eragin du, EAEn % 14,8 egin dute behera prezio horiek.

Halaber, aisialdiak eta kulturak % 2,3ko beherakada jasan du (batez ere antolatutako bidaien prezioak jaitsi dira) eta komunikazioak % 2,1.

Bestalde, garraioa igo egin da (% 1,8) eta elikagaien, alkoholdun edarien eta tabakoaaren prezioak apur bat igo dira, % 0,4 eta % 0,2, hurrenez hurren.

Lurraldeka, Araban % 1,4 jaitsi da inflazioa, urtetik urterako tasa % 1,8an kokatu da.

Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, % 1,2 jaitsi dira salneurriak; ondorioz KPI % 2an kokatu da Bizkaian eta % 2,2an Gipuzkoan.

Nafarroa

Nafarroan % 1,4 jaitsi dira prezioak urtarrilean, baina urtetik urterako tasari erreparatuz gero, KPI % 2,3an kokatu da.

Espainia

Urtetik urterako inflazioak behera egin du urtarrilean Espainian, lau hamarren jaitsi da eta % 2an kokatu da, 2010eko abuztuaz geroztik izandako mailarik baxuenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea