Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Jaurlaritzak murrizketa gehiago egin ditzake 2012. urtean
EAEko ekonomia "atzeraldian" sartzeko arriskua dagoela ohartarazi du Carlos Aguirre sailburuak.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia atzeraldian sartu daiteke 2012. urtean, Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak ohartarazi duenez. Iaz, uste baino gutxiago hazi zen Euskadiko ekonomia, eta aurtengo hasiera "latza" izan dela azpimarratu du sailburuak.
Adierazi duenez, 2011 "ondo" hasi zen, baina batez besteko hazkundea ez da % 0,6tik igo. Azken hiruhilekoa "gorriz" dagoela azaldu du Carlos Aguirrek, % 0,2 jaitsi baita.
Eustatek emandako datuen arabera, ekonomikoak gutxi hazteak ondorioak ekarri ditu enpleguan: % 0,6 jaitsi da eta 5.867 lanpostu galdu dira.
Industrian eta Eraikuntzan gauzak gaizki joan dira, eta enplegua zerbitzuetan bakarrik sortu da.
Eustaten datuak ikusita, Ekonomia arduradunak esan du 2012. urteak ere hasiera "latza" izango duela. Bere hitzetan, Europak ez daki krisiari "nola erantzun" eta "errezeta berdinak ezartzen ditu errealitate ezberdinei erantzuteko".
Hemendik aurrera, Jaurlaritza Aurrekontuen orekarako plana ari da prestatzen, eta horrek murrizketak ekarriko dituela esan du, bai gastu korrontean eta baita inbertsio publikoetan ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia atzeraldian sartu daiteke 2012. urtean, Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak ohartarazi duenez. Iaz, uste baino gutxiago hazi zen Euskadiko ekonomia, eta aurtengo hasiera "latza" izan dela azpimarratu du sailburuak. Adierazi duenez, 2011 "ondo" hasi zen, baina batez besteko hazkundea ez da % 0,6tik igo. Azken hiruhilekoa "gorriz" dagoela azaldu du Carlos Aguirrek, % 0,2 jaitsi baita.Eustatek emandako datuen arabera, ekonomikoak gutxi hazteak ondorioak ekarri ditu enpleguan: % 0,6 jaitsi da eta 5.867 lanpostu galdu dira.Industrian eta Eraikuntzan gauzak gaizki joan dira, eta enplegua zerbitzuetan bakarrik sortu da.Eustaten datuak ikusita, Ekonomia arduradunak esan du 2012. urteak ere hasiera "latza" izango duela. Bere hitzetan, Europak ez daki krisiari "nola erantzun" eta "errezeta berdinak ezartzen ditu errealitate ezberdinei erantzuteko".Hemendik aurrera, Jaurlaritza Aurrekontuen orekarako plana ari da prestatzen, eta horrek murrizketak ekarriko dituela esan du, bai gastu korrontean eta baita inbertsio publikoetan ere.