Publizitatea
Itxi

2021/09/14

14:50

Ekonomia

AFOROAK

Futbol-zelaietan edukiera finkatzea erkidegoen eskumena dela babestu du Jaurlaritzak

A. S. | EITB MEDIA

Era berean, edukiera finkatzeko egoera epidemiologikoa eta beste baldintza batzuk kontuan hartzea beharrezkoak direla uste du.

1:14
Anoeta.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Futbol-zelaietan edukiera finkatzea autonomia erkidegoaren eskumena dela babestu du astearte honetan Jaurlaritzak, eta, ondorioz, ez dagoela behartuta muga % 60ra zabaltzera, Lurralde arteko Kontseiluak irailaren hasieran erabaki zuen bezala. Horrela argudiatu du Jaurlaritzak Euskadin futbol-estadioei ezarritako edukiera muga.

Jaurlaritzak bere alegazioak aurkeztu ditu gaur Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusian Futbol Liga Profesionalak aurkeztutako helegitearen aurka; izan ere,  % 30eko edukiera % 60ra handitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuak Jaurlaritzari.

Jaurlaritzak, baina, edukiera finkatzeko egoera epidemiologikoa eta beste baldintza batzuk kontuan hartu behar direla uste du. Bestalde, ehuneko hori gehienezko edukiera gisa proposatzen dela iritzi dio, baina horrek ez duela esan nahi nahitaez autonomia-erkidego guztietan ezarri behar denik.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak astearte eguerdira arteko epea eman zion Jaurlaritzari, estadioetan ezarri duen edukiera muga arrazoitu zezan. Orain, bere argudioak aztertu ostean erabakiko du Futbol Liga Profesionalari kalte-ordainak eman behar zaizkion ala ez.

Izan ere, irailaren 1ean, lurraldeen arteko osasun batzordean, Espainiako Osasun Ministerioak eta erkidegoek aire librean egiten diren kirol ekitaldi profesionaletan edukiera % 60ra handitzea erabaki zuten. Euskadin, ordea, 5.000 pertsonatik gora biltzeko gaitasuna duten kirol instalazioetan gehienezko edukiera % 30ekoa da.

Luis Angel Garrido epailea buru duen administrazioarekiko auzien aretoan aurkeztutako alegazioetan adierazten da Futbol Liga Profesionalak eskatutako edukiera-ehunekoak ez duela "justifikaziorik": "Esaten da Osasunaren Lurralde arteko Kontseiluaren irailaren 1eko Akordioan oinarritzen direla, baina ez da argudiatzen zergatik ez den ezartzen % 40, % 70 edo % 100eko kopurua".

LABIk, bere aldetik, Euskadiko egoera epidemiologiko eta osasun-egoera zehatzean oinarrituta hartu du % 30eko erabakia. Hala, Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiak 887 dokumentazio-orri aurkeztu ditu alegazioak arrazoitzeko, erabakiaren arrazoiak barne.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;