Ekonomia -

INEren datuak

Kontsumoaren eta gastu publikoaren beherakadak ekonomia mantsotu dute

Espainiako ekonomia % 0,7 hazi zen 2011n, baina azkeneko hiruhilekoan % 0,3 egin zuen behera Barne Produktu Gordinak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumoaren beherakadak (% 1,1), gastu publikoarenak (% 3,6) eta enpresen inbertsioarenak (% 6,2) Espainiako ekonomiaren hazkundea mantsotu dute eta atzeraldira eraman dute 2011ko azkeneko hiruhilekoan.

Espainiako Estatistika Institutuak 2011ko balantzea aurkeztu du gaur, aurreko urtarrilaren 30ean ekonomia 2011n % 0,7 hazi zela, baina azken hiruhilekoan % 0,3ko beherakada izan zuela jakinarazi ostean.

Enpleguak erortzen jarraitzen du eta 2011n % 3,3 murriztu zen lanpostu kopurua, ia 570.000 lanpostu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea