Ekonomia -

Greba orokorra

PSEren arabera, sindikatuen mobilizazioa justifikatuta dago

PSEren ordezkariak UGT eta CCOOk Bilbon iganderako deitutako manifestazioan izango dira Mariano Rajoyren Gobernuak onartutako lan erreformaren kontra protesta egiteko.

Jose Antonio Pastor, PSE-EEko bozeramailea. Efe.
Jose Antonio Pastor, PSE-EEko bozeramailea.
Jose Antonio Pastor, PSE-EEko bozeramailea. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailearen arabera, lan erreformagatik "kezkatuta egoteko" arrazoiak daude eta arrazoi horiek "justifikatu" egiten dituzte sindikatuek deitutako mobilizazioak. Arrazoi horiek, gainera, PSE-EEk "neurri handi batean" partekatzen ditu.

Jaurlaritzako pasilloetan iragarri duenez, PSE-EEko oerdezkariak UGT eta CCOOk Bilbon iganderako deitutako manifestazioan izango dira Mariano Rajoyren Gobernuak onartutako lan erreformaren kontra protesta egiteko.

Pastorren esanetan, sindikatuen ardura da lan erreformak sindikatu abertzaleek Euskadin deitutako greba orokorra egitea merezi duena ala ez erabakitzea. Erreforma negatiboa dela azpimarratu du sozialistak, kaleratzeak merkatu egiten dituelako eta kaleratzeko arrazoiak zabaldu. Horrekin batera, negoziazio kolektiboa ere "deuseztatu" egiten du

Pastorren ustez, egoeraren "funts"a nahikoa da, berez, espainiar eta euskal herritarrek Ongizatearen estatuaren alde borrokan hasteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea