Ekonomia -
Kutxen bat-egitea
Kutxabankeko kontseilua erabat ez berritzea proposatu du PPk
Eusko Jaurlaritzak egindako aurrezki-kutxen lege proiektuaren 93 zuzenketa partzialak azaldu ditu Olazabalek, horiek aurkezteko epea gaur amaitu ostean.
Erredakzioa
PPk Kutxen lege-proiektuari buruzko zuzenketetako batean, araudi horren ostean Kutxabankeko administrazio kontseilua guztiz ez eraberritzeko proposatu du, oraingo proiektuak iragarri bezala, Carlos Olazabal PPko legebiltzarkideak adierazi duenez.
Kutxabankeko (urtarrilaren 1ean hiru euskal kutxen bat-egitearen ondorioz sortutako kutxa) kontseilua guztiz eraberritzea ere proposatu du.
PPk EAJrekin hitzartu zuen Kutxabanken administrazio batzordearen osaera. Carlos Zapatero Vital kutxako presidentea izan zen barruan sartu zen sozialista bakarra.