Itxi

2021/09/22

13:31

Ekonomia

automozioa

Gasteizko Mercedesen ekoizpenari eutsiko diote datorren astean

A. S. | EITB MEDIA

Gainera, gaueko txanda ordubete luzatuko dute eta astelehenetik asteartera egingo dute lan. Hala jakinarazi die enpresak hainbat sindikaturi.

  • Mercedes Gasteizko lantegiaren sarrera.

    Mercedes Gasteizko lantegiaren sarrera. Irudia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Datorren astean ekoizpenari eusteko moduan izango dira Gasteizko Mercedeseko lantokian, nahiz eta hornidura faltaren krisia ez dagoen erabat konponduta. Gainera, gaueko txandan ordu bat gehiago izango dutela jakinarazi du enpresak.

Bihar goizeko 11:00etan dira biltzekoak zuzendaritza eta enpresa komitea, baina horren atarian, enpresa hainbat sindikaturekin jarri da harremanetan, zehazki, CC.OO, UGT, Ekintza eta PIM sindikatuekin, datorren astean lanean jarraitu ahal izango dutela jakinarazteko. Dena dela, hornidura falta krisia ez da erabat konpondu.

Erdieroaleen faltagatik hiru astez geldirik egon ondoren, Mercedes-Benz enpresak Gasteizen duen lantegiak atzo, asteartea, ekin zion ibilgailuen ekoizpenari eta gaurko berrien arabera, datorren astean ere lanean jarraitu ahal izango dute, astelehenetik ostiralera, eta gaueko txandan ordu bat gehiago izango dutela. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;