Ekonomia -

Iruzur fiskala

Gipuzkoako Ogasunak 312 milioiko iruzur fiskala atzeman zuen 2011n

Helena Franco Ogasun diputatuak azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak 312 milioi euroko iruzur fiskala atzeman zuela.

Helena Franco, Gipuzkoako Ogasun diputatua. Argazkia: Efe
Helena Franco, Gipuzkoako Ogasun diputatua. Argazkia: Efe
Gipuzkoako Ogasunak 312 milioi euroko iruzurra atzeman zuen 2011n

01:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak 312 milioi euroko iruzur fiskala atzeman zuen 2011n, aurreko urtean baino % 1,6 gutxiago, diru-sarrerak gutxitzearen ondorioz.

Igoera handiena PFEZ pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan izan da, % 39,4koa, hain zuzen. BEZ zergan, berriz, % 23 jaitsi da iruzurretan atzemandako diru kopurua, Helena Franco Ogasun diputatuak Gipuzkoako Aldundiko batzarrean azaldu duenaren arabera.

Iaz ustezko iruzur fiskalagatik epaitegira 19 espediente eraman zituztela esan du, 36,6 milioi euroko balioarekin.

Aldundiko arduradunek azaldu dutenez, 114.400 ekintza egin dituzte 2010-2011 artean, aurreko urtean baino % 9,6 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea