Ekonomia -
Lan-erreforma
Lan bat errefusatzen dutenek langabezia ez kobratzea eskatu du CEOEk
Feitoren hitzetan, Espainiako langabezia sistema "oso eskuzabala" da, hasieran gehiago kobratzen delako, eta gero, gutxinaka-gutxinaka, laguntzak jaisten doazelako.
Erredakzioa
Enplegu bat errefusatzen duen langabe batek laguntzarik ez kobratzea planteatu du gaur Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioak.
Jose Luis Feito Ekonomia eta Finantza-Politikarako presidenteak adierazi duenez, Europako hainbat herrialdetan "onartezina" da langabeek diru-laguntzak kobratzea aurretik lan-eskaintzak jaso badituzte. "Laponian bada ere, onartezina da".
Feitoren hitzetan, Espainiako langabezia sistema "oso eskuzabala" da, hasieran gehiago kobratzen delako, eta gero, gutxinaka-gutxinaka, laguntzak jaisten doazelako.
"Langabezia errenta baten modukoa dela uste dute askok, eta enplegua aurkitzeko bi urte dutela", gaineratu du.
Enplegu bat errefusatzen duen langabe batek laguntzarik ez kobratzea planteatu du gaur Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioak. Jose Luis Feito Ekonomia eta Finantza-Politikarako presidenteak adierazi duenez, Europako hainbat herrialdetan "onartezina" da langabeek diru-laguntzak kobratzea aurretik lan-eskaintzak jaso badituzte. "Laponian bada ere, onartezina da".Feitoren hitzetan, Espainiako langabezia sistema "oso eskuzabala" da, hasieran gehiago kobratzen delako, eta gero, gutxinaka-gutxinaka, laguntzak jaisten doazelako."Langabezia errenta baten modukoa dela uste dute askok, eta enplegua aurkitzeko bi urte dutela", gaineratu du.