Ekonomia -

Gutxieneko Soldata

Ministro Kontseiluak Lanbidearteko Gutxieneko Soldata hilean 965 eurora igotzea onartu du

Sindikatu eta Gobernuek adostutako igoera irailaren 1ean sartuko da indarrean; hamalau ordainsariko 15 euroko igoera onartu da, hilean 965 euro arte.

Yolanda Diaz, gaurko prentsaurrekoan. EFE
Yolanda Diaz, gaurko prentsaurrekoan.
Yolanda Diaz, gaurko prentsaurrekoan. EFE

O.P. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministro Kontseiluak onartu egin du Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) 15 eurotan igotzea, hilean 965 eurora arte hamalau ordainsaritan; neurria irailaren 1etik egingo da indarrean. 

Yolanda Díaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan eta Gizarte-ekonomiako ministrak, Ministro Kontseilu osteko prentsaurrekoan azpimarratu du ekonomiaren berreskuratzek bidezko baten testuinguruan kokatzen dela neurri hau. "Soldatak igotzea ez da soilik babes sozialerako neurri bat, Espainiako Bankuak dioen moduan, baizik eta eraginkortasun ekonomikoaren eta Espainiako ekonomiaren funtzionamendu onaren uste sendoan datza", azpimarratu du.

Gobernuak eta sindikatuek duela bi aste itxi zuten akordioa eta patronalak ez zuen onartu. Neurri hori Lanbidearteko Gutxieneko Soldata Aztertzeko Aholku Batzordearen proposamenari jarraituz aplikatzen da; izan ere, Batzorde horrek 12 eta 19 euro arteko tartea proposatzen zuen hilean.

Halaber, aldeek konpromisoa hartu zuten 2022ko eta 2023ko "errebisio maillakatuaren ondotik" LGS batez besteko soldataren % 60 izan zedin legegintzaldia amaitu baino lehen, Espainiak sinatutako Europako Gutun Sozialean eta koalizio-gobernuak agindu bezala.

CEOE eta Cepyme enpresa-erakundeak akordiotik kanpo geratu ziren, uste baitute ez dela gutxieneko soldata igotzeko unea, Espainiako ekonomia susperraldiaren hasieran dagoelako eta enplegua sortzeari kalte egin diezaiokeelako.

Hala eta guztiz ere, Diazek eskerrak eman dizkie eragile sozialei hilabete hauetan egindako lanagatik.

Igoera hori onartu ostean, Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak aurreratu du elkarrizketa sozialerako mahaia "berehala" hasiko dela lanean, 2023ra arte LGSren igoeren bidea beteko dela bermatzeko, 12 adituk osatutako batzordeak berriki diseinatutako plangintzaren bidetik. 

Gainera, Alemaniako hauteskundeetako sozialdemokraten garaipenarekin, Europako gutxieneko soldaten zuzentarauak aurrera egitea espero du Diazek; nahiz eta onartu duen badieral, gaur egun, Europa iparraldeko herrialdeekin desadostasunak.

Diazek aurreko igoerak defendatu ditu, 2019koa, esaterako; orduan lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) % 22 igo zen, hilean 950 euroraino. "Espainiak genero-arrakala bi puntu murriztea ekarri zuen, eta soldata txikienak dituztenek, batez ere emakumeek eta gazteek, beren soldata-errentak hobetzea ekarri zuen" .Gainera, azpimarratu du "LGS igotzeak apokalipsia eragingo zuela iragarri zuten haiei" zientifikoki frogatu zaiela oker zebiltzala. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Yolanda Diazen adierazpenak