Ekonomia -
San Tomas egunean
Metroko zuzendaritza, 'greba eskubidea urratzeagatik' kondenatuta
Enpresak ekintza horren ondorioz sortutako kalteak ordaindu beharko ditu, eta langile guztiei epaiaren berri eman beharko die.
Erredakzioa
Bilboko lan-arloko 7. epaitegiak Bilboko metroko zuzendaritzaren aurkako epaia eman du eta joan den abenduaren 21an, San Tomas egunean, "greba eskubidea urratzeagatik" kondenatua izan da, LAB sindikatuak jakitera eman duenez.
Bilboko metroko enpresa zuzendaritzak ekintza horren ondorioz eragindako kalteak ordaindu beharko ditu, besteak beste, langile guztiei epaiaren berri eman beharko die gutxienez hiru egunez enpresako intranetaren edo barne ohar baten bidez.
Hala ere, Metroko zuzendaritzak helegitea aurkeztu dezake 5 egunen baitan. Baina horrelakorik ez egitea espero du LAB sindikatuak, izan ere "Iñaki Pregok eta Txema Oleagak esan zutenez, horrelako kasuak epaitegietara eramatearen aurka eta erantzuna onartu eta betetzearen alde omen daude".