Ekonomia -

Europako Batzordearen datuak

Eurogunea atzeraldi 'leunean' sartuko da hiruhileko honetan

Espainia ere atzeraldian sartuko da eta Barne Produktu Gordina % 1 jaitsiko da.

Eurogunearen economía % 0,3 jaitsiko da 2012 amaieran. EFE
Eurogunearen economía % 0,3 jaitsiko da 2012 amaieran. EFE
Eurogunearen economía % 0,3 jaitsiko da 2012 amaieran. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko ekonomia atzeraldi "leunean" sartuko da 2012ko lehen hiruhileko honetan, eta, urte erdialdean suspertu egingo bada ere, 2012a % 0,3ko jaitsierarekin amaituko da, Europako Batzordeak aurrez ikusi duenez.

Bigarren hiruhilekoan, BPG ez aurrera ez atzera egongo da Eurogunean, eta hirugarrenean eta laugarrenean oso gutxi haziko da, % 0,2.

Europar Batasuna ere atzeraldian sartuko da hiruhileko honetan, baina bigarrenetik aurrera errekuperatu egingo da; % 0,1 igoko da BPG tarte horretan.

Batasuneko 27 herrialdeen ekonomia positiboan mantenduko da urtea amaitu arte ( % 0,3 hirugarren eta laugarren hiruhilekoan). Hala ere, urteko zenbaketari dagokionez, Europar Batasunaren hazkuntza nulua izango da 2012an.

Europako Batzordeak urrian eurogunearen eta Europar Batasunaren inguruan egindako aurreikuspenak jaitsi egin ditu, % 0,8 eta % 0,6 puntu hurrenez hurren. Udazkeneko aurreikuspenen arabera, Greziak eta Portugalek soilik izango zuten 2012an BPG negatiboa, baina joera hori Belgikara, Espainiara, Italiara, Ziprera, Herbehereetara, Esloveniara eta Hungariara zabaldu dute orain.

Estoniako, Espainiako, Greziako, Italiako eta Herbehereetako aurreikuspenek jasan dute beherakadarik handiena. Alemaniako, Frantziako, Austriako, Eslovakiako, Danimarkako, Poloniako eta Erresuma Batuko aurreikuspenek ez dute  ia aldaketarik jasan.

Testuinguru honi jarraituz, beraz, Belgika, Estonia, Italia, Herbehereak, Portugal, Eslovenia eta Txekia atzeraldian sartuta daude jada.

Espainia ere bai

Espainia ere atzeraldian sartuko da urteko lehen hiruhilekoan eta Barne Produktu Gordina % 1 inguru jaitsiko da 2012an.

Espainiako ekonomiak % 0,7 egingo du atzera urtarril eta martxo artean, 2011ko azken hiruhilekoan % 0,3 jaitsi eta gero; beraz, atzeraldi teknikoan sartuko da.

Europako Batzordearen ustez, Espainiako ekonomia laugarren hiruhilekora arte egongo da atzeraldian murgilduta. Orduan, hazkuntza negatiboa alde batera utziko du, baina ekonomiak geldituta jarraituko du ( % 0,0).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea