Ekonomia -
2011ko emaitzak
Iberdrolak % 2,3 gutxiago irabazi du 2011n
Konpainia elektrikoak egoera ekonomiko zaila eta horniduraren hazkuntza azpimarratu ditu, besteak beste, 2011 urteko balantzean.
Erredakzioa
Egoera ekonomiko zaila izan arren, eta hornidurak handitu baditu ere, Iberdrolak 2.805 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen 2011n, aurreko urtean baino % 2,3 gutxiago, konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) emandako datuen arabera.
Iberdrolak gaineratu duenez, taldeak irabazi garbi horiek lortu ditu, nahiz eta, saneamendu-plana dela eta, ekitaldi horretan horniduren atala handitu eta ezohiko gastu txikiak izan diren.
Irabaziek beherakada txikia izan badute ere, konpainiaren EBITDA (interesak, zergak, amortizazioak eta balio-galtzeak kontuan hartu gabe ateratzen den mozkina) % 1,6 hazi da (7.650 milioi euroraino) eta diru-sarrerak % 4 handitu dira (31.648 milioi euroraino).
Iberdrolak azaldu duenez saneamenduak 402 milioi eurokoak izan dira, Erresuma Batuko Longannet ikatzaren zentralaren erabileraren aurreikuspenak berraztertu behar izan ditu, Gamesako negozio plana eguneratu dute eta baita atzera botatako proiektu berriztagarrien kostua ere.
Horrez gain, Iberdrolak egoera ekonomiko zaila, escariaren jaitsiera eta prezio baxuagoak, araudi aldaketa eta zergen igoera aipatu ditu besteak beste 2011ko balantzean eragin duten faktore gisa.
Egoera ekonomiko zaila izan arren, eta hornidurak handitu baditu ere, Iberdrolak 2.805 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen 2011n, aurreko urtean baino % 2,3 gutxiago, konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) emandako datuen arabera. Iberdrolak gaineratu duenez, taldeak irabazi garbi horiek lortu ditu, nahiz eta, saneamendu-plana dela eta, ekitaldi horretan horniduren atala handitu eta ezohiko gastu txikiak izan diren.Irabaziek beherakada txikia izan badute ere, konpainiaren EBITDA (interesak, zergak, amortizazioak eta balio-galtzeak kontuan hartu gabe ateratzen den mozkina) % 1,6 hazi da (7.650 milioi euroraino) eta diru-sarrerak % 4 handitu dira (31.648 milioi euroraino).Iberdrolak azaldu duenez saneamenduak 402 milioi eurokoak izan dira, Erresuma Batuko Longannet ikatzaren zentralaren erabileraren aurreikuspenak berraztertu behar izan ditu, Gamesako negozio plana eguneratu dute eta baita atzera botatako proiektu berriztagarrien kostua ere. Horrez gain, Iberdrolak egoera ekonomiko zaila, escariaren jaitsiera eta prezio baxuagoak, araudi aldaketa eta zergen igoera aipatu ditu besteak beste 2011ko balantzean eragin duten faktore gisa.