Ekonomia -

Helburuak

Metapostak 100.000 erabiltzaile lortu nahi ditu 2012an

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako zerbitzuak 12.000 erabiltzaile lortu ditu lehen urtean eta 700.000 agiri kudeatu ditu 13 erakunderen laguntzari esker.

Bernabe Unda, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua. Argazkia: EITB
Bernabe Unda, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua. Argazkia: EITB
Bernabe Unda, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metapostak, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Internet bidezko postontzi eta kutxa gotor zerbitzuak, 2012an 100.000 erabiltzailera heldu nahi du EAEn, horrez gain, igorle kopurua 25ekoa izatea lortu nahi du, eta 75 enpresa edo erakundek 'Pack Pyme'a erabiltzea, hau da, nominak edota fakturak modu seguruan igortzeko doako tresna, alegia.

Bernabe Unda Industria sailburuak, Juan Goicolea Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologia sailburuordeak eta Metapostako presidentea eta Aitor Velasco Metapostako zuzendariak prentsaurrekoa eman dute Bilbon zerbitzu honen lehen urtearen balantzea egiteko. 2011ko otsailaren 17an jarri zen martxan, gaur 2012rako ezarri dituzten helburuak aurkeztu dituzte.

Halaber, erabiltzailearentzako doako zerbitzua dela azaldu du eta finantza erakundeek, konpainia elektrikoek eta telefonikoek edota Administrazioak igorritako agiriak "segurtasun eta konfidentzialtasun osoz" jasotzeko aukera ematen duela azpimarratu du. Halaber herritarrentzako garrantzitsuak diren agiriak toki seguru batean mantentzeko eta elektronikoki sintzeko aukera ematen duela erantsi du.

Metapostako erabiltzaileek 20.000 agiri igo dituzte euren postontzietara, eta agiri guzti horien artean, % 10 Metapostako ziurtagiri digitalari esker sinatu dira, beste asko kutxa gotorrera sinadura elektronikoarekin heldu dira.

Undaren aburuz, horrelako zerbitzu batek arrakasta lortzeko elkarlan publiko-pribatua "ezinbestekoa" da.

Metaposta 2011ko otsailean jaio zen, BBK, Kutxa, Vital Kutxa, Euskadiko Kutxa, Ipar Kutxa eta Bankoa hasi ziren zerbitzua erabiltzen oharrak igortzeko. Ondoren Lagun Aro, Euskaltek, Eroski eta Iberdrola batu ziren proiektura. Bilboko Ur Partzuergoak, Gasteizko Amvisak eta Txingudiko Zerbitzuak ere Metaposta bitartez igortzen dituzte fakturak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea