Ekonomia -

Eusko Legebiltzarrean

EAJk eta PPk iruzur fiskalaren aurkako plan bat egitea errefusatu dute

Administrazio publikoek 2.500 milioi euro galtzen dituzte urtero, EAEn, iruzur fiskalaren ondorioz.

Arantxa Quiroga eta Antonio Basagoiti Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Efe.
Arantxa Quiroga eta Antonio Basagoiti Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Efe.
Arantxa Quiroga eta Antonio Basagoiti Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta PPk iruzur fiskalari aurre egiteko plan bat egitea errefusatu dute berriro, Eusko Legebiltzarrean. Gainerako alderdiek proposatutako plan berriak ikuskapenenak areagotzea eta foru aldundien informatika baseak elkarrekin konektatzea aurreikusten zuen.

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak joan den urriaren 20an izandako eztabaidaren antzekoa izan du gaur berriro, iruzur fiskalaren harira. Orduan ere, iruzur fiskalaren aurkako planak ez zuen aurrera egin, jeltzaleen eta popularren botoei esker.

EHUk egindako txosten baten arabera, administrazio publikoek 2.500 milioi euro galtzen dituzte urtero, EAEn, iruzur fiskalaren ondorioz. Txosten horretan, administrazioen "gehiegizko tolerantziari" eta iruzurrak egiten dituztenen jarraipena egiteko "borondaterik ezari” egotzi zizkioten iruzur fiskalak.

Zergak Koordinatzeko Euskadiko Organoa (Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek osatuta) indartzea proposatu diote gaur Eusko Jaurlaritzari, baitam ikuskatzaile kopurua handitu eta ikuskapen gehiago eginda, iruzur fiskalaren aurkako plana egitea ere.

"Gardentasun gutxi"

Proposamen hori aurrera atera ordez, EAJk eta PPk testu beste testu bat onartu dute, gehiengoa baitute. Iruzur fiskalari aurre egiteko ahaleginei eustea edo horiek handitzea eskatzen diete bigarren idatzi horretan foru aldundiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea