Ekonomia -

Industria

Bilboko Makina-erremintaren Biurteko Azoka 2022ko ekainean itzuliko da BECera

Iragarpena Milango nazioarteko azokan egin dute. Iazko edizioa bertan behera utzi behar izan zuten, pandemiaren eraginez.

Arantxa Tapia Milango nazioarteko azokan, Soraluce enpresaren standean. Argazkia: EFE
Arantxa Tapia Milango nazioarteko azokan, Soraluce enpresaren standean. Argazkia: EFE
24 euskal enpresak euren azken aurrerakuntzak aurkeztu dituzte Milango makina-erremintaren azokan

1:18

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Makina-erremintaren Biurteko Azoka 2022ko ekainaren 13tik 17ra bitartean egingo dute Barakaldoko BEC erakustazokan, iazko edizioa pandemiaren eraginez bertan behar utzi behar izan eta gero.

Milango nazioarteko manufaktura industriaren azokan egin dute. Erakusketa horretan 34 herrialdetako 700 enpresa batu dira beren makina berriak erakusteko. Tartean daude Euskal Herriko 24 enpresa.  

Bilboko Makina-erremintaren Biurteko Azoka Barakaldoko BEC erakustazokak eta Advanced Manufacturing Technologies konpainiak antolatzen dute, Eusko Jaurlaritzaren eta makina-erremintaren inportatzaileen elkartearen laguntzarekin.

31. edizioa 2022ko ekainaren 13tik 17ra bitartean antolatuko dute. Milanen egin duten aurkezpenean izan da Arantxa Tapia Ekonomia sailburua eta adierazi du enpresa askorentzat "oso gogorra" izan zela azoka bertan behera utzi behar izatea.   

Hala ere, "industriak bultzatuko du gure ekonomia eta Bilboko biurteko azokak horren erakusgarri izango da", azpimarratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Bilbao Exhibition Centre Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Industria