Ekonomia -

Laguntzak

Lanbidek Bizitzeko Gutxieneko Bitarteko Diru-sarrera eskuratzeko baldintzak betetzen direla egiaztatuko du

Horrela, aurrerantzean Euskadiko udalak ordezkatuk ditu, eta horrek eskatzaileen kudeaketak erraztuko ditu eta udaletako gizarte-zerbitzuen lana erraztuko du.

Gizon bat kalean. Argazkia: EFE.
Gizon bat kalean
Gizon bat kalean. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak Bizitzeko Gutxieneko bitarteko diru-sarrera eskuratzeko baldintzak betetzen direla egiaztatuko du aurrerantzean, eta zeregin horretan Euskadiko udalak ordezkatuko ditu. Horrek eskatzaileen kudeaketak erraztuko ditu eta udaletako gizarte-zerbitzuen lana erraztuko du, Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak Gorka Urtaran Eudeleko presidenteari ostiral honetan jakinarazi dionez.

Idoia Mendiak, EAEko udal guztietara zabaltzeko bidalitako gutunean, gogora ekarri du Lanbidek eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak Bizitzeko Gutxieneko Bitateko Diru-sarrera eskatu duten pertsonen inguruan lortutako akordioa. Akordio horren arabera, egiaztapena Lanbideko Gizarteratze eta Prestazioen Zuzendaritzak egingo du, gaur egun dagoen kudeaketa-gomendioaren arabera eta transferentzia osoa amaitu arte.

Bizitzeko Gutxieneko Bitarteko Diru-sarrera ezartzen duen Errege Dekretuaren arabera, erroldatzearen, bizilekuaren, bizikideen edo gizarte-bazterkeriaren arloan eskumena duten gizarte-zerbitzuek eman behar dute ziurtagiria.

"Hala ere, Euskadiren egoera espezifikoa dela eta, kudeaketa hori artikulatzeko proposamen alternatibo bat baloratzera eta negoziatzera eraman gaitu", azaldu du Idoia Mendiak.

Hori dela eta, "herritarrei Bizitzeko Gutxieneko Bitarteko Diru-sarrera eskatzeko prozesua erraztu eta sinplifikatzeko", Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin sinatutako hitzarmenaren ezartzen du Lanbideko Prestazio eta Gizarteratze Zuzendaritzak emandako ziurtagiriaren bidez egin behar dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Idoia Mendia Lanbide Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EUDEL