Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
De Guindos: 'Arazoa ez da jada zorroztasuna hazkundea baino'
De Guindos Washingtonen izan da Ben Bernanke AEBetako Erreserba Federaleko presidentearekin biltzeko, Mexikon G-20ko bileran izan ostean.
Erredakzioa
Luis de Guindos Ekonomia ministroak jakinarazi duenez, Europaren eta Espainiaren oinarrizko arazoa "ez da jada zorroztasuna hazkunde ekonomikoa baino".
"Zerga zorroztasuna beharrezkoa da, konfiantza sortzen du, baina egungo egoeran horrekin ez da nahikoa eta hazkunde politikak sustatu behar dira epe ertainean", esan du ministroak prentsaurrekoan.
De Guindos Washingtonen izan da Ben Bernanke AEBetako Erreserba Federaleko presidentearekin biltzeko. Aurretik, Mexikon izan da G-20ko bileran. De Guindosen hitzetan, Bernankek Espainiako erreformak babestu ditu.
"Espainian egindako erreformak eta Espainiako politika ekonomikoa azaldu dizkiot, eta oso interesgarria izan da berarentzat eta niretzat", azaldu du.