Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Espainiak erreskate bat behar izatea errefusatu du Munduko Bankuak

Halaber, Robert Zoellickek azpimarratu duenez, ez Italiak ezta Portugalek ere ez dute erreskaterik behar. "Bakoitzaren egoera bestelakoa da baina lotuta dauden arazoak dituzte", esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiak, Espainiak edo Portugalek finantza-erreskate bat behar izatea baztertu du larunbat honetan Robert Zoellick Munduko Bankuko presidenteak baina horren harira, susperraldia sendotzeko hazkunde ekonomikoaren garrantzia azpimarratu du.

"Erreformak egiteko, Espainiak eta Italiak denbora behar dutela uste dut", nabarmendu du Mundu Bankuko presidenteak. "Auzi fiskalei aurre egiteaz gain, etorkizunean lehiakortasuna sortzen laguntzeko erreformak dira", esan du. "Hori dela eta, ez dut uste hiru herrialde hauek erreskateren bat behar dutenik baina egia da herrialde hauek behar dutena lortzea zailagoa dela atzeraldi ekonomiko baten erdian", azaldu du Zoellickek.

"Europar Batasunak elementu bakar bat balitz bezala kudeatu du Greziaren arazoa baina hura arrakastatsua izango da Italiako eta Espainiako kasuetan aplikatuta", azpimarratu du.

Halaber, Greziaren bigarren erreskatea salatu du Zoellickek, haren iritzian, "denbora" besterik erosi ez delako. Gainera, litekeena da Greziak hirugarren erreskate bat behar izatea, Jean-Claude Juncker Eurozonaldeko presidenteak ere adierazi duen bezala.

"Goizegi da hura jakiteko baina aukera hori, neurri handi batean, greziarrek hartuko dituzten erabakien menpean egongo da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea